XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

RAFAEL SERRAS 1.960ko apirilak 14ean jaio zen Zarautzen.

Txiki-txikitatik datorkio marrazki eta pinturarako zaletasuna Afizioa, ogibidea.

Betidanik famili giro aproposa Egokia, ona aurkitu dut etxean.

Gurasoak lanbidez Ofizioa, ogibidea pastelero izan arren, pintura eta marrazkia maitatzen erakutsi didate.

Lehengusua ere argazkilari ospetsua Famatua dut.

Guzti honek nigan eragina izan du noski esan digu Rafaelek.

Hamar-hamaika urte zituela, Elgoibarren oleoa lantzen hasi zen.

Hamalau urterekin, Zarauzko Gabonetako Christmas lehiaketan garaile Irabazlea gertatu zen.

Donostian burutu zituen diseinu-ikasketak, baina bere heziketa autodidaktatzat har daiteke.

Nik neure kasa Neure kontura, neure kabuz ikasi dut dakidan gehiena.

Izan ere, aerografi teknika ikasteko ez bait zegoen metodo jakinik Zehatza.

Oraindik orain argitaratu da lehenengo metodoa.

Bere mundua kartelgintzak eta zinegintzak osatzen dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak diseinu grafikoko lanpostu bat betetzeko deialdian aurreaukeratua izan zen.

Urte hartan bertan Donostiako publizitate ajentzi baterako lan egin zuen.

Santanderren Paloma O`Shea piano-lehiaketa iragartzeko nazioarteko kartel-lehiaketan hautatua izan zen.

1986an Jaizkibel Zinemagintza taldearekin, marrazki bizidunen dekoragile bezala aritu zen Errenteriako A. G. Espinosa pintorearekin batera.

Talde honek, Flannery eta bere astakiloak telesaila egingo du Rafael laguntzaile edo kolaboratzaile duela.

Lan hau ETBn eman Iragan, pasa dute.

1.987an CCC zentruak irakasletarako hartu zuen.

Gaur egun bere kontura egiten du lan, kartelak, anagramak, logotipoak, ilustrazioak...: honetatik bizi nahi nuke, baina oso zaila da.

Besteak beste, Zarautzen ospatutako Kilometroak 87ko kartel-anagrama egin zuen.

Honetaz gain, zenbait horma-irudi Kartela egin ditu taberna eta lokaletarako, eta Zarauzko Gabonetako erakustokien lehiaketan bi bider Bi aldiz izan da garaile, 85 eta 86 urteetan.

88ko Zarauzko Euskal Jaietako kartela ere berea da.

Musikak betetzen du nere aisi denbora.

Musikazale amorratua naiz esan digu zarauztar gazte honek.